Nafarroako Mendialdea:erromanikoa

Nafarroak ondare erromaniko aberatsa du, ez soilik hiri handietan eta Done Jakueren Bidearen inguruan,baita herrixka aldenduetan ere,landa-erromanikoa deritzan hori, hain zuzen ere. Nafarroako Mendialdean mendi-gailurretako nahiz herrietako ermitetan topa ditzakegu altxor erromanikoak: Aralarko San Migelen edo Otsagabiako Muskildan, eta Artaitzen, hurrenez hurren. Gainera, Done Jakueren Bideari esker, erromanikoak aztarna sakona utzi zuen Orreagan  eta Zangozan.
Azken horretan, Andre Maria Erreginaren elizaren fatxada dugu estilo horrek lortutako gailurraren eredu. Hortik hurbil, Oibarrek eta bere elizek agerian uzten digute muga-talaia horrek Erdi Aroan izan zuen garrantzia. Aurkitu ‘Erdi Aroko abenturak’ jolasarekin Nafarroako Mendialdeko erromanikoaren historia eta isil-gordeak.

 

 

 

 

 Osatu informazioa Nafarroan erromanikoaren aztarnak aurkitzen lagunduko dizun fitxa honekin. Jaitsi fitxa hemendik