Zangoza

 Zangozak zubi bati zor dio bere ospea. Zubiari, eta Done Jakueren Bideari, prefosta. 1089-1093. urtean Iruñeko eta Aragoiko errege Santxo Ramirezek Aragoi ibaia zeharkatzea ahalbidetuko zuen harrizko pasabidea eraikitzea agindu zuen. Ibaiaz bestaldean eliza eta jauregia eraikitzea agindu zuen. Done Jakueren Bidearen babesean hazi zen herri baten lehen eraikinak izan ziren. Herriak erromesendako 12 ospitale ere izan zituen. Egun, Zangozak bisitariak harritzen ditu oraindik ere, ondare historiko eta artistikoaren aberastasunagatik. Izan ere, Zangozak karrika bakoitzean monumentu bat duela esan ohi da.

Jaitsi karpeta osoa zure Gymkhana autogidatua Zangozan egiteko