Orreaga

778ko abuztuaren 15ean, arma-hotsak izan ziren Orreagan. Errolan, Karlomagnoren zaldun gogokoena, eta bere armada guztiz ahaltsua ustekabean garaitua izan zen. Garaiko koblakariek kondaira bihurtu zuten bataila hori ‘Errolanen kantuari’ esker (‘Chanson de Roland’). Handik 35 urtera, Galiziako lurretara joanen gara. Bertan, mirarizko gertakari batek erresuma kristauen bilakaera aldatuko zuen: Done Jakueren hilobia aurkitu izana.
Done Jakueren bidea sortu zen, eta Orreaga (penintsulara sartzeko funtsezko pasabidea) berriro ere Erdi Aroko historiaren protagonista izan zen. Gaur egun, erromes askok hasten dute Done Jakueren bidea Orreagan. Leku zoragarri horretan, harrizko horma sendotan giltzapeturik, fantasiak eta errealitateak bat egiten dute, multzo arkitektoniko paregabearekin eta denborak ekarritako altxor ederrekin gozatzeaz batera.

Jaitsi karpeta osoa zure Gymkhana autogidatua Orreagan egiteko