Otsagabia

Han goialdean, Irati oihanaren handitasunean ezkutaturik, Muskildako Ama Birjinaren elizak zaintzen du Otsagabia XII. mendeaz geroztik. Erromanikoaren altxorra, herri honen historiaren zati. Leku misteriotsua, mihi gaiztoen esanetan, ibar osoko sorginen bilgunea. Elizaren pean, Otsagabiak historia asaldatua bizi izan du, gainerako herri mugakideen antzera.
Hala ere, bataila krudelek ez dute eragotzi gaur egun Otsagabiaren edertasun osoaz goza ahal izatea. Bere kale harriztatuetan bizirik dirau beren sustraiak antzin-antzina errotutik zituzten ogibideen oroimenak; almadiazainak eta artzainak, kasu. Gaur egun, oraindik ere, bere horretan gordetzen dute transhumantziaren errito antzinakoa.

Jaitsi karpeta osoa zure Gymkhana autogidatua Otsagabin egiteko