Artaitz

Artaizko San Martin eliza erromaniko ederra apaintzen duten harlanduek Erdi Arora hurbiltzen gaituzte, beste ezein liburu jantzik hurbilduko ez gintuzkeen bezala. Ez dakigu zein den landa-eliza txiki hau gure geografiako elizarik interesgarrienetako bat bihurtu zuen harginaren izena, baina inork ez du bere maisutasuna zalantzan paratzen.
Portada apaintzen duen eskultura aberatsak eta teilatu-hegalek mundu xarmagarri batera garamatzate: Ongiaren eta Gaizkiaren arteko betiereko borroka, zeruaren saria, infernuaren torturak… Gizakien, basapiztien eta sinestezineko izakien eredu konplexua, eguneroko bizitzako nahiz fantasiarik ezohikoenetako egoeretan aurkituko ditugunak.

Jaitsi karpeta osoa zure Gymkhana autogidatua Artaitzen egiteko