Aralar

Aralar mendilerroaren bihotz historikoa eta legendazkoa Artxueta mendiaren gailurrera heldu aurretik dagoen behatoki ikusgarria da. Bertan, mila urtetik gora dituen tenplu erromaniko soila dago, gotorra, bere garaiko beste ezeinek bezala nor bere baitan biltzera kilikatzen duena. Hormetako batean, bada eroritako herensugearen arnasa, xuxurlatuz, entzuten duenik ere, Teodosio Goñikoa heriotzatik libratzeko San Migelek garaitu zuen herensugearena; nafarren ondare espiritualera estuki loturiko kondaira. Horrez gain, bi altxorrek dir-dir egiten dute santutegiko harrizko hormek ondo babesturik: Aralarko San Migelen irudia, urtero herri anitzek jaieraz zain duten sainduarena; eta erretaula erromanikoa, adituen iritziz Europako esmalteen artean lanik bikainenetako bat. Horiek guztiek leku magiko bihurtzen dute San Migel, non santutegia inguratzen naturak adinako garrantzia baitu gizonak bertan utzi duen aztarna betirakoak.

Jaitsi karpeta osoa zure Gymkhana autogidatua Aralarren egiteko