Abenturak

Erdi Aroko abenturak

Murgildu Erdi Aroko abenturetan. Europako erresuma handiak eratzen hasi zen garaia. Gogora ekarriko dituzu aitoren seme eta erregeen agindupean zeuden zaldunen milurteko batailak, eta urratsez urrats Donejakue Compostelakoa helburu zuen milurteko Bideari bizia eman zioten erromesen aztarnei jarraitu ahalko diezu. Bidaian laborarien eta artzainen bizimodua ezagutuko duzu, burgesiaren eta lehenengo ogibideen sorrera, baita inguratzen gaituzten usadioak, mitoak eta kondairak ere.

Horretarako, hainbat udalerritara joanen gara. Horietan, erromanikoak utzi dizkigun hainbat altxor izanen ditugu gozagarri, eta, aldi berean, arkitektoek eta harginek elizen, baselizen eta monasterioen hormetan utzitako jakinduria irakurtzen ikasiko dugu. Hortik aitzin, jolas hauetarako aukeratu ditugun guneen historian zeharreko ondare artistiko, kultural eta folklorikoa sakon ezagutuko ditugu. Abentura hezigarria bezain dibertigarria.