Oibar

SAN PEDRO ELIZA

 Izko mendilerroko haitzen gainean altxatuta, Oibar kale estu harriztatuek osatzen duten labirintoa da, Eri Aroko herria, talaia itxuraduna. Horizontea ikustatzen du, arabiar nahiz aragoiar arerioaren erasoaren zain. Oibar adiskidetasun eta etsaitasun harremanak izan ditu historikoko Aragoirekin.

 Alabaina, ezin dugu ahantzi Aragoiko errege Ramiro I.aren ama Santxa Oibarko Kondeen alaba zela. Oibartar odola zuen Kordobako azken kalifak ere, Abd ar-Rahmanek (Santxuelo goitizenez, aitonarekin zuen antzagatik). Kondairaren arabera, Iruñeko lehen buruzagi Ximeno Azkarra bera ere Oibarkoa omen zen. Iragan horrekin, ez da harritzekoa herriak protagonismo ukaezina izatea Erdi Aroan, eta gaur egun, beste hainbat eraikin interesgarriren artean, jatorri erromanikoko bi eliza edukitzea.