Jokoaren arauak

JARRAIBIDEAK

  • ‘Erdi Aroko abenturak’ jolas dibertigarria da, adin guztietako pertsonei zuzenduta, bereziki haurrak dituzten familientzat.
  • Jolasaren helburua da lagunen artean ondo pasatzea, eta Nafarroako Mendialdeko herriak hobeto ezagutzea.
  • Hainbat proba eginen dira: ikerketak, aurkikuntzak, herrian herriko biztanleekin elkarri eragiteko probak, bilaketak, kontsultak, eta abar.
  • Jolasa goizez eginen da, eta bi ordu inguruko iraupena izanen du.
  • Partaideek 4-5 laguneko taldeak osatuko dituzte.
  • Beharrezkoa den materiala: argazki-makina, arropa erosoa, kirol-oinetakoak eta euritakoa edo zira (euria egiten badu ere).

 

Izen-ematea

  • Data horietan zonaldean bisitan egonen diren eta aurretiaz izena emanen duten pertsona guztiek hartu ahal izanen dute parte gymkhana aktiboetan.
  • Izen-ematea  948 20 66 97 telefono zenbakian edo www.aventuras.turismoromanico.com web gunean egin behar da.
  • Ez dugu bermatzen izena eman ez duten pertsonek parte hartzerik izanen dutenik.
  • Proba aurreko egunetan zehatz-mehatz eta pertsonalki jakinaraziko zaie parte-hartzaileei zein ordutan eta non hasiko den. Behar bezala jolasteko, funtsezkoa izanen da aurreikusitako orduak zehatz-mehatz betetzea.
Jaitsi jokoaren arauak osorik